ESTATISTIKAK
Urteko batez bestekoek agregakin-kontsumoari buruzko datuetan gertaera historiko bat egon dela adierazten dute:
  • Eraikuntzarako agregakin-kontsumoa 2006an: 485 milioi tona (+% 5,5), aurreko ekitaldiarekiko hazkuntza-erritmoa mantendu egin da, beraz. Eraikuntzarako agregakinen per capita kontsumoa, urteko eta biztanleko 11,0 tonakoa da, Europako batez bestekoa baino nabarmen handiagoa . Izan ere Europakoa urteko eta biztanleko 7,0 tonakoa baita.
  • Eraikuntzarako agregakin-sektorearen negozio-bolumena, garraioa barne, 3.975 milioi euro igo da (+% 6,1 €k).
  • Industria-aplikazioetarako agregakin-kontsumoa esaterako, zementua, beirak, kargak, iragazkiak, kimika-industria, burdingintza eta metalurgia, etab. 75 milioi tonakoa da. Beraz, agregakin-kontsumoa guztira, 2006an, 560 milioi tona ingurukoa izan zen (+% 5,7).
ERAIKUNTZARAKO AGREGAKIN-KONTSUMOA 1990etik 2007ra

ERAIKUNTZAKO AGREGAKINEN AGERIKO KONTSUMOA AUTONOMIA ERKIDEGOKA(MILIOI TONATAN)2006
 
2005
2006

ALDAKETA 06/05%

TONA-KONTSUMOA BIZTANLEKO
ANDALUZIA 90,8 90,9 0,2 11,4
ARAGÓI 14,7 16,6 12,7 13,1
ASTURIAS 10,1 11,0 9,4 10,3
BALEARRAK 9,7 10,5 8,1 10,7
KANARIAK 18,7 19,5 4,2 9,9
KANTABRIA 7,0 7,6 8,6 13,5
GAZTELA ETA LEON 32,4 35,2 8,8 14,0
GAZTELA-MANTXA 27,4 30,3 10,7 16,0
KATALUNIA 60,4 65,6 8,6 9,4
VALENTZIAKO E. 59,8 59,9 0,2 12,8
EXTREMADURA 11,6 13,4 15,6 12,4
GALIZIA 23,3 24,8 6,2 9,0
MADRIL 47,8 50,7 6,0 8,5
MURTZIA 18,6 19,9 6,8 14,9
NAFARROA 8,3 8,7 5,2 14,7
EAE 16,2 16,9 4,6 8,0
ERRIOXA 3,4 4,0 17,5 13,3
ESTATUA GUZTIRA 460,3 485,5 5,5 11,0


Europar Batasuneko eremuan dauden herrialdeetako Agregakinen Produktoreen artean – UEPG -, Espainia bigarrena da, Alemaniaren ondoren eta Frantziaren aurretik, elkarte europarraren 2005eko datuen arabera.

EUROPAKO AGREGAKIN-KONTSUMOA


Agregakin-sektoreko beste datu batzuk
  • Agregakinen sektoreak azken urteetako joerarekin jarraitzen du. Hori dela-eta, Espainiako meatze-sektorerik garrantzitsuena da produkzio-bolumenari, ustiapenen kopuruari eta sortutako lanpostuei (zuzenekoei gehi zeharkakoei) dagokienez.
  • 1.600 agregakin-enpresa inguru daude geografia nazional osoan banatuta. Zentsatutako 2.450 agregakin-ustiapen daude, horietatik 1.140 harrobiak dira (% 46,5) eta 1.310 gutxi gorabehera legar-hobiak dira (% 53,5). Ustiapen horietatik, gutxi gorabehera % 80 —1.950 inguru, alegia— aktibo daude.
  • Kopuru hau gutxi gorabehera Espainiako meatzaritza-ustiapen guztien % 57,7 da.
  • Sektoreak guztira 86.000 langilerentzako enplegua sortu zuen, eta horrela daude banatuta:
    • Zuzeneko enplegua: agregakin-sektorea meatzaritzako lehenengo sektorea da, sortutako enpleguari dagokionez, 13.700 langile gutxi gorabehera. .
    • Zeharkako enplegua: 32.300 langilek agregakin-produkzioarekin zuzeneko erlazioa dute eta 40.000 langile jardueraren zeregin osagarrietan ari dira lanean, produktuak garraiatzea barne.