FIPA

FIPA, Iberoamerikako Agregakin Produktoreen Federazioaren sigla da.

FIPAk Madrilen du bere egoitza, Travesía de Téllez 4 solairuarteko ezkerrean, eta irabazi asmorik gabeko erakundea da. Espainian, Portugalen eta Hego Amerikako eta Karibeko herrialde guztietara zabaltzen da bere jarduera.

FIPAko agintariak, Batzar Nagusia, Lehendakaria eta Idazkari Nagusia dira.
Lehendakaria Roberto L. Cuevas La Vera jn. da, Panamako Meatzaritza Ganberakoa.
Idazkari Nagusia Carlos Fernando Forero Bonell jn. da, ASOGRAVAS, Kolonbiako Harrizko Agregakin Produktoreen Elkartekoa, Kolonbia.

Zuzendari Nagusia César Luaces Frades jn. da, FdA Agregakinen Federaziokoa, Espainia.

Gaur egun FIPAn hainbat herrialdetako ordezkariak daude: Espainia, Portugal, Costa Rica, Panama, Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Brasil, Argentina, Txile, Bolivia.
Federazioko kide izan daitezke estatu mailan deklaratutako eta aitortutako elkarteak edo erakundeak, aldi berean, agregakinen sektoreko interesak ordezkatzen dituzten neurrian. Federazioko kide izan daiteke, berebat, kasuren batean, herrialde batean sektore hau ordezkatuko duen elkarterik ez dagoenean, herrialde horretako agregakinen produkzio-sektorea ordezkatzen duen elkarte gisa sailkatuko litzatekeen beste enpresa bat.
Gaur egungo kideak hauek dira: Panamako Meatzaritza Ganbera, Costa Ricako Meatzaritza Ganbera, Dominikar Errepublikako Agregakin Produktoreen Elkartea, Espainiako Agregakinen Federazioa, Buenos Aires Probintziako Harri Ganbera, Eraikuntzarako Agregakin Produktoreen Brasilgo Elkartea (ANEPAC), Kolonbiako Harrizko Agregakin Produktoreen Elkartea (ASOGRAVAS), Mexikoko CEMEX eta Guatemalako Agregakinak.

Federazioko hizkuntza ofizialak espainiera eta portugesa dira.

Federazioaren helburuak hauek dira: bakoitza bere elkarte edo erakunde nazionalaren bidez ordezkatuta dauden enpresen interes komunak sustatzea eta agregakinen sektoreko interesak ordezkatzea eta sustatzea, sektoreak duen balio ekonomikoa eta erantzukizun soziala ulertarazi eta nabarmentzeko asmoarekin.

Bere sorrerako helburuak hauek dira:
1. Agregakin-produktoreen elkarteen edo erakundeen sorrera indartzea, eta, hala federazioko kide diren egoitza-herrialdeetan nola ez direnetan ere, erakundeen afiliazioa sustatzea, gaur egungo estatutuen arabera.
2. Agregakinen Iberoamerikako produktoreak ordezkatzea nazioarteko erakunde egokietan, haien aurrean agregakinen sektorean sortzen diren ekimenak, helburuak eta eskaerak aurkeztea, eta baita erakunde horiekin lankidetzan aritzea ere, federazioari eta kide diren elkarteen edo erakundeen mesedetarako diren gauzetan.
3. Herrialde iberoamerikarretako gobernuekin lankidetzan aritzea, agregakinen sektoreari onura ekartzen dioten zereginetan.
4. Agregakin-sektorean eragin dezaketen hainbat prozesu aztertzea. Esaterako, legegintza- eta arautze-prozesuak, eta prozesu horietan modu aktiboan eta erantzukizunez eragiten saiatzea, arrazoizko erantzunak eta praktikoak lortzeko; horrek sektoreko enpresak modu errentagarrian lan egin eta lehiakortasuna mantentzeko edo hobetzeko bidea emango baitie.
5. Antzeko beste erakunde batzuekin edo eraikuntza-sektorearekin zerikusia dutenekin harremanak izatea, lankidetzan aritzea eta informazioa partekatzea. Sektorearekin zerikusia duten Iberoamerikako foroak, mintegiak, sinposioak, jardunaldiak eta kongresuak egitea.
6. Agregakin-produkzioan teknologiaren garapena eta ikerketa sustatzea, kideen jarduera lehiakorragoa egiteko asmoz.
7. Kontsulta, azterketa, ikerketa eta garapen-programak egiteko mekanismoak sustatzea eta ezartzea bere bazkideak lehiakorrak izan daitezen, eta nazioarteko akordioek eskaintzen dituzten abantailak eta onurak aprobetxatzeko.
8. Ahalik eta kide-oinarri zabalena eta adierazgarriena mantentzea, agregakinen sektorea ordezkatzen duten elkarte nazionalak bilduz eta informazioa, programak, proiektuak, ekimenak, esperientziak eta ideiak partekatzeko komunikazio-kanal bat ezarriz.
9. Agregakinen sektorea (agregatuak) gaur egungo garapen iraunkorreko eskemen barnean egon dadila sustatzea, laguntzea eta bultzatzea, araudi eta kode teknikoak zabalduz eta lan-segurtasunerako eta ingurumenerako egokienak diren metodoak identifikatu, kodetu, sustatu eta hedatuz.
10. Sektoreari eta bere produktuei buruzko estatistika egokiak eta informazio teknikoa biltzea eta zabaltzea.
11. Hala behar denean, batzorde iraunkorrak eta lantaldeak sortzea, beharrezkoak diren Federazioko ekintzak modu eraginkorrean egiteko.
12. Agregakinen erauzketa-industriaren formalizazio- eta legeztatze-prozesuan laguntzea, gobernuko agintariek ezarritako arauak edo araudiak betetzen ez diren herrialdeetan.
13. Ikasketa- eta trebakuntza-zentroak sustatzea, eta agregakinei buruzko azterketa teknikoak egitea eta argitaratzea.
14. Orokorrean, Federaziorako beharrezkotzat edo egokitzat jotzen den hauen antzeko beste edozein ekintza aurrera eramatea.

Logo Gremi D´ÀridsLogo ANEFA