UEPG

Europako Agregakinen Produktoreen Batasunak —UEPG izenekoak— Europako agregakinen industriaren interesak defendatzen ditu 1987az geroztik, eta Elkarte Nazional Kideak ordezkatzen ditu Europako Administrazioen eta Erakundeen aurrean.

UEPGk Europako agregakinen produktoreei eragin diezaieketen EBko ekimenak eta politikak (ekonomikoak, teknikoak, ingurumenekoak, segurtasunarekin eta osasunarekin zerikusia dutenak eta bestelakoak) proaktiboki identifikatzen ditu.

Bere kideei informazio argia eta zehatza ematen die argitalpenen eta eguneratzeen bidez, eta UEPGren iritziak EBko erabakietan kontuan hartuko direla bermatzen du.

UEPGk modu positiboan sustatzen du Europako agregakin-industriaren irudia.

 




Gehiago jakin nahi baduzu... >>
Logo Gremi D´ÀridsLogo ANEFA